::: Pastoraltza > Pastoraltza KANPAINAK - La Salle Bilbao   
Munduko arrozak

 
 
Bokazio Astea

Bi astetan ikastetxean Bokazio Astea ospatuko dugu. Aste honen helburua haurrei, nerabeei edo gazteei beren bizitza, etorkizuna edo zerbitzurako eskainitako bokazioa planteatzeko eta horri buruz gogoeta egiteko aukera eskaintzea da.

Jarraian kartela eta azalpen laburra aurkezten dizkizuegu:

      

Kartelean gazte bat agertzen da. Gaztea paketez beteta dago. Pakete hauek zerbait idatzita daukate eta beste batzuk, ostera, garbi agertzen dira. Bere begiradak eta keinuak ilusioa, itxaropena, jarrera irekia errealitatearen aurrean, eskaintza, partekatzen den zerbait… islatzen dituzte. Gaztearen jantziak edozein unetarako jantziak, edozertarako prest…, informala baina zerbaitetarako prest… dira. Bere begirada irekia da, irribarre egiten du, oparitzea zoriontsu izaten laguntzen digun ekintza positiboa baita, eta are gehiago gure burua oparitzen badugu. Bere eskuek pakete batzuk ematen dituzte. Zeregin bati, pertsonen aldeko zeregin bati eskaintzen zaizkion eskuak dira... Argazki horren aurrean gure burua ispiluan ikusten dugunean bezala ikusiko bagenu, zer ikusiko genuke? Oparitzeko eta gure burua eskaintzeko prest gaude… ez dago pertsona bera baino opari hoberik…

Pastoraltzaren loturak



Enlace   -
Domeketako Ebangelioari Buruzko Gogoetak


   -
Dokumentuak


   -
Kanpainak


   - unicef


   - unesco


       
Copyright © 2006 Colegio La Salle. Todos los derechos reservados.