Ikastetxeak orientazio eta arreta psikopedagogiko zerbitzua antolatu du. Zerbitzu hau Orientazio Departamentuaren bidez eskaintzen da.
Departamentu honen ardurak hauexek dira:
• Aniztasunari arretaren, hezkuntza-behar berezien eta hezkuntza-errefortzuaren antolaketa eta koordinazioa.
• Eskola orientazioa.
• Ikasle eta familien arreta psikopedagogikoa.
• Aurretik aipatutako arloekin loturarik duten erakunde publiko zein pribatuekiko harremanak.
Departamentuaren ardura Begoña Carazo andreak eta Neskuts Tomas andreak dute, Haur/Lehen Hezkuntzan lehenak eta DBH/Batxilergoan bigarrenak.