Ikastetxean jantoki zerbitzua dago ikasle zein irakasleentzat. Zerbitzu hau Gastronomia Baska izeneko enpresak eskaintzen du, janaria Ikastetxean bertan prestatzen duelarik..
Zerbitzu hau klase egun guztietan eskaintzen da, baita asteazkenetan, klaserik ez badago ere.
Ikasleriaz arduratzeko, batez ere, Haur eta Lehen Hezkuntzetakoak, monitore zerbitzu bat dago, jaten duten bitartean eta arratsaldeko eskolak hasi arte.
Zerbitzu honetaz baliatzeko kontratazioa ikasturte osorako egiten da edota egun solteetarako tiketak erosiz. Tiket hauek harrera, HH/LH zein DBH, bietan egin daiteke, aurreko egunean edota goizeko eskolak hastean.