| “LA SALLE-CHIVARRO” BORDA Belagoa Arana. IZABA Borda Izabako udalerrian (Nafarroan) dago, Pirinioetan Frantziako eta Huescako mugan. Guraso Elkarteak 1977an erosi zuen. 17.000 m2, iturburu batekin eta errepidetik oso hurbil. Orubean borda bat dago, urte osoan erabiltzeko ur beroa, elektrizitatea eta berogailua dituelarik. |
Bordaren estatutuetan instalazioen helburuei dagokienez, honela dio:
“Instalazio hauen helburu nagusia La Salle Ikastetxeko ikasle, monitore, irakasle eta ikasleen familien gozamena izango da”
Instalazioak urte osoan zehar zabalik daude eta Ikastetxeko familiek zein ikasle ohiek ere erabil ditzakete.Gabonetako, Aste Santuko eta udako oporretan erabiltzeko lehentasuna izango dute Ikastetxeak antolatutako taldeek.
Borda erabili ahal izateko behar-beharrezkoa da 944470802 telefonora dei egitea, astearte eta ostegunetan, 19 30etatik 20 30ak arte. Egun berbererako, eskaria talde desberdinek egiten badute, aldez aurretik zozketa bat egingo da. Mantenurako diru kopuru bat pertsonako kobratzen da.