::: Taldeak > Egunsentia Eskaut Taldea   
Avisos - Oharrak
Calendario - Egutegia
Y TRAS NAVIDAD…

                SEGUNDO TRIMESTRE

COMENZAMOS EL 10 DE ENERO DE 2010:

- TODOS LOS GRUPOS

- CON ACTIVIDAD EN LOS LOCALES

Ezagutzen gaituzu?


     Egunsentia Eskaut Taldea 1982.urtean eratutako irabazi asmorik gabeko elkarte bat da. Urte horretatik 8 eta 18 urte bitarteko ume eta gazteekin heziketarako aktibitateak burutzen ditu. Gure astialdi lanak, eskaut metodologia batean oinarritutakoa, pertsonaren heziketa bilatzen du ekintza ezberdin eta iraunkorretaz baliatuz. Errealitatearen interpretazioa kristautasunean oinarrituz eta Jesus de Nazaret izandakoaren lekukotzaz baliatuz, bidezko eta solidarioa den gizarte bategatik jokatzen dugu. Honetarako pertsona libre eta arduradunak, irekiak eta solidarioak, kritikoak eta konprometituak hezitzen ditugu.


      Ume eta gazteentzako abentura bat da, gurasoen parte hartzea posiblea delarik, taldean guztiok gozatuz.

 Gaur egun, adinaren arabera, ondoko taldeak ditugu: 

- KOSKORRAK (9-10)

- KASKONDOAK (11-12)

- OINARINAK (13-14)

- AZKARRAK (15-16)

Guzti honetarako Egunsentia Eskaut Taldea pertsona arduratsuak ditu, eguneroko konpromezua eta arduretatik abiatuz, taldean lan hezitzailea aurrera eramango duten begirale prestatuak, hezituak eta tituludunak.

Eta hauek dira geuk egindako iharduera batzuk:

- Egun bateko eta asteburuko irteerak.

- Gabonetako kanpaldiak, Aste Santuko kanpaldiak eta udan 15 egunetako kanpaldiak.

- Gabonetako programak, Inauteriak, auzolanak...

- Auzoan jolasak, tailerrak, naturan ekintzak.


Informazio gehiago:    egunsentigorria@hotmail.com
25. urtemuga
Fotos - Argazkiak
Videos

Page 1 of 1Lehenengoa   Aurrenekoa   Hurrengoa   Azkena   

Oharra: Bideoak ikusteko, Windows Media Player behar da.

       
Copyright © 2006 Colegio La Salle. Todos los derechos reservados.