Aurten Deustuko inauterietan Izartxo Bilbaoko taldeak trafiko seinalez mozorrotuta irten ginen. Deustuko zenbait kaletatik oihu, jauzi, dantza eta korrika egin ondoren San Pedro Enparantzara heldu ginen. Han zarata egiten jarraitu genuen epaimahaiak sari bat irabazteko genuen gogoa ikus zezan eta, ikus dezakegunez, gure apostuak sari izan zuen, handik minutu batzuetara eskenatokira igo eta leen saria eman baitziguten.
Itzelezko tomatea!!!
Desfilearen ostean, ikastetxera itzuli ginen eta partaide guztiok (gurasoak, umeak eta monitoreak) bazkari eder bat ospatu genuen. Bigarren sari banaketa bat izan genuen ere, postre lehiaketarena. Urtez urte maila altuagoko postreak jasotzen dituen txapelketa, alegia.
Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi