Elkarte hezitzaile bat lortu nahi dugu, honen barruan bere kide guztien partaidetza eta lanaren bidez, erreferentzia izan nahi dugu ondoko arloetan:
- Giza eta kristau prestakuntzaren kalitatea.
- Irakaskuntzaren kalitatea, batez ere beharrik handiena duten ikasleei arreta berezia eskainiz.
- Ikasleekiko jarrera hurbil eta pertsonalizatua.
- Gure hizkuntza eta kulturaren aldeko apustua.
- Beste kulturen aurrean, jarrera zabala izanik, ikuspegi unibertsal batean oinarrituta, hezkuntza eta eleaniztasuna bultzatuz.
- Etengabeko berrikuntza, ikasleen beharrei eta gizarte eskaerei erantzunez, hezkuntza berrikuntzak sartuz.
- Salletar Egitasmo Hezitzailearekin bat eginik, Berezko izaeraren oinarrizko elementuen garapena.
- Gizartearen beharrekiko konpromisoa eta ingurunean zaintza eta babesa.
- Zerbitzu eta ekimen eskaintza zabala.