|
Ondo etorri
La Salle Bilbao Ikastetxearen web orrira
|
Ikaslea edo seme-alabarik gurekin duzun gurasoren bat bazara, orri hauek eskaini nahi dizkizuegu topa gune gisa. Gune birtual honetan egoten garen lorategi, patio, instalakuntza eta geletako berotasun bera eduki nahi dugu.
Behar bada, Ikastetxeko ikasle ohia zara. Orri hauek izan dakizkizula bertan ikasle izan ziren garaiak gogoratzeko eta gaur egungo bizitza eta errealitatearekin bat egiteko.
Gurekin inoiz harremanik izan ez baduzu eta lehenengo aldiz gurekin harremanetan jartzen bazara, gustatuko litzaiguke, orri hauek irakurri ondoren, bultzatzen gaituen ilusio hezitzaileaz jabetu izana eta Ikastetxetik eta bertan ari garenongandik hurbilago sentitzea.
Joan Bautista Lasallekoak duela hirurehun urte baino gehiago abentura hezitzaile bati ekin zion, gaur arte heldu dena. La Salle Bilbao Ikastetxean jarrera hori da transmititu nahi duguna, aurrera begiratuz.
Eskerrik asko bisitagatik.