Gu, Ikastetxe kristau, Salletar, Gizarte-ekimeneko eta elebiduna gara, gure inguruan bizi diren ume eta gazteen giza eta kristau prestakuntzari ekiten dioguna, bereziki beharrik handienei arreta jarriz.
Gure helburua ikasleari giza eta kristau baloreetan oinarritutako prestakuntza ematea da, eta, honekin batera, beren gaitasunak garatzea, pertsona burujabeak, eleanizdunak, adituak, sortzaileak eta gizartean konprometituak izan daitezen.
Gure Elkarte Hezitzailea Ikastetxean diharduten pertsona guztiek osatzen dute. Elkarte honetako Anaiak, Elkartuak, irakasleak, administrazio eta zerbitzuetako langileak, ikasleak, sendiak, begiraleak... konprometiturik gaude Salletar Egitasmo Hezitzailea aurrera eramateko.
Helburu hau lortzeko, badugu talde profesional trebea eta bere prestakuntzan eguneratua; baita azken aurrerakuntza teknologiko eta pedagogikoetara egokitutako instalazio eta baliabideak ere.