::: La Salle Bilbao > Historia   
Historia

    La Salle Bilbao Ikastetxea 1887an sortu zen, orduko Deustua udalerrian, “Escuela Nuestra Señora del Rosario” izenarekin, Eskola Krisatuetako Anaidiak, Gregorio de Ybarra y Gutiérrez de Caviedes jaunak Deustuko umeen onerako sortu nahi zuen ikastetxea zuzentzeko luzatutako eskaintza onartzean. Horretarako bere eraikinetako bat erabiliko zen.

    1893an Salletar Anaidiak Bilbon, bere kabuz, beste ikastetxe bat sortu zuen, “Colegio Santiago Apóstol” Lehen eta Merkataritza eskolak emateko. Aldaketa batzuen ondoren, azkenean, 1909an, ikastetxea Licenciado Poza kalean kokatu zen, bere eskaintza hezitzailea Batxilergoarekin eta barnetegi batekin osatuz.

    Ikastetxe bakoitzak, biak Salletar Anaidiak zuzenduak, beren bizitza independente izan zuen 1976ra arte. Orduan ikastetxe biak leku berean kokatzea erabaki zen: Deustuko ikastetxeko eta inguruan erositako lursailetan, hain zuzen ere. Esparru berean kokatu ziren ikastetxe biak, baina beraien nortasun propioari eutsiz: La Salle Nuestra Señora del Rosario (Haur Eskola eta OHO) eta La Salle Santiago Apóstol (BBB eta UBI).

    Hezkuntza arloko erreformen barruan, lehen ikastetxeak beretzat hartu zituen Haur eta Lehen Hezkuntza eta bigarrenak DBH eta Batxilergoa. Jakina, zerbitzu eta esparru amankomunak sortu ziren. 2002-2003 ikasturtean Ikastetxe bietako kudeaketa bateratzea erabaki zen, horretarako Zuzendaritza Orokorra eta Zuzendaritza Talde amankomuna sortuz. Azkenean, 2005-2006 ikasturtean bateratze juridikoa egin da, ikastetxe bakarra sortuz “La Salle Bilbao Ikastetxea”  izena duena. 

    Salletar Anaidia da Ikastetxeko jabea. Ikastetxea bera Anaidiaren eta “Fundación Escuela Nuestra Señora del Rosario” (Fundación Ybarra)-ren, Ikastetxea sortu zuen familiak sortua, jabegoa diren orubeetan  dago kokatuta. Ikastetxe misto, pribatu eta itaundua da.

    Ikastetxearen historiari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, itsatsita dagoen dokumentura jo dezakezu.

Dokumentuak
 IzenburuaAzkenengoz aldatutaTamainua(Kb) 
Historia 2006/10/12 135,47 Download
       
Copyright © 2006 Colegio La Salle. Todos los derechos reservados.